Webgune honetan eskaintzen den informazioa, erantzukizunetatik salbuesteko klausulak, Copyrightaren gaineko oharrak eta datu pertsonalen babesari buruzko arauek xedatzen dutenaren menpe dago, eta baldintza batzuk daude bere erabilerarako.

Erantzukizunetatik salbuesteko klausula

Biharteanek ez du onartzen webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean gestionatuta ez dagoen edozein informazioarengatik erantzukizunik izatea.

Webgune honetan agertzen diren esteken funtzioa erabiltzaileari gaiari buruz Interneten dauden eta web honetan emandako datuak osatzeko erabili ahal izango dituen beste iturri batzuen berri ematea baino ez da. Esteka horiek egoteak ez du esan nahi horrekin inori informazio iturri horietara joateko iradokizuna, gonbidapena edo bisita egiten diogunik; hori horrela, Biharteanek ez ditu bere gain hartuko hipertestuen bidezko esteka horiekin lortutako emaitzak.

Bihartean ez da inoiz erantzule izango www.bihartean.com erabili ondoren hirugarrenek izan ditzaketen kalteengatik (kalte zuzenak edo zeharkakoak, kalte ekonomikoak, bezeroak galtzea edo irabaziak galtzea).

Copyright oharra

© www.bihartean.com, 2010

Aurkakoa adierazi ezean, erreproduzitzea baimenduta dago, beti ere iturria aipatzen bada. Beti aurretik baimena beharko da testuak edo multimediako edukiak (soinuak, irudiak, programak, etab.) erreproduzitzeko edo erabiltzeko. Baimen horrekin ez da beharrezkoa izango lehen aipatu den baimena orokorra ematea eta bertan argi eta garbi agertuko dira erabilerarako dauden mugapenak.

Datu pertsonalen babesa

Biharteanek konpromisoa hartu du erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko. Hori dela eta, Biharteanek datu pertsonalen babesari dagokionez legeak eskatzen dizkion babes mailak hartu ditu, Datu pertsonalen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren garapena onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua oinarri hartuta. Halaber saiatzen da datuen babeserako eskura dituen bitarteko tekniko guztiak erabiltzen.

  • Pribatutasunaren adierazpena

  • Pribatutasunaren gaineko adierazpen honekin, Biharteanek ezagutzera ematen du zein den zuk emandako informazioaren erabileraren gainean duen politika:
    • Zer informazio jasotzen den, zertarako eta zer bitarteko teknikoren bitartez: Biharteanek informazio pertsonala jasotzen du baina helburu zehatz baterako behar dena baino ez. Informazioa ez da berriro erabiliko deskribatutakoarekin bat ez datorren beste helburu baterako.
    • Datuak nori emango dizkion: Biharteanek lehen esandako helbururako behar denean baino ez dizkio bere datuak beste batzuei emango eta, ematekotan, bakarrik adierazitako pertsonei (edo pertsonen kategoriei) emango dizkie.
    • Nola bere datuak eskuratu, egiaztatu eta, behar izanez gero, zuzendu ahal dituen: Informazioaren helburu gisa, bere datu pertsonalak tratatzearen aurka ere agertu daiteke bidezkoa denean, datuak legeak ezarritako betebeharra betetzeko denean edo parte zareneko kontratu bat betetzeko denean edo nahi gabe onartu duzun helburu baterako erabili behar denean izan ezik.
    • ldatzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko eta ez lapurtzeko eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko osoak instalatuta ditu. Enpresak horren jakinaren gainean jarriko zaitu, baina horretarako eskaera idatziz aurkeztu beharko duzu aurretik. Eskaera, eskatzaileak izenpetuta egongo da eta Biharteanek bai Donostian edo bai Bayonan dituen bulegoetara bidali beharko da.
    • Interneteko webguneen familiak, www.bihartean.com domeinuan, hirugarrenen webguneetara sartzeko estekak eskaintzen ditu. Esteka horien kontrola bere gain ez dagoenez, gomendatzen dizugu esteka horiek erabiliz gero arretaz irakurtzea pribatutasunaren alorrean jasotakoa.
    • .
  • Eskuratzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko eskubideak.

  • Erabiltzaileek beren datuak eskuratu, baliogabetu, zuzendu eta aurkatzeko eskubidea dute eta, beraz, eskubide horretaz baliatu ahal izango dira. Halaber aitortuta dute beren datuak nori eman dizkioten jakiteko eskubidea. Horretarako, Biharteanekin jarriko dira harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bitartez edo helbide honetara idatzita: Bihartean (Avda de Tolosa, 75 – 20018 Donostia-San Sebastián) (50-51, Allées Marines- BP 215 – 64102 Bayonne cedex).

www.bihartean.com webgunean eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak

  • 1.- Informazio zerbitzuak, hiritarrei, komunikabideei, enpresei, administrazioei eta gainerako arduradunei informazioa erraz eta modu eraginkorrean eskuratzeko aukera ematen dietenak, eta, horrela, Biharteanen politikak eta jarduerak gardenago eta ulerkorragoak izaten laguntzen dutenak.
  • 2.- Komunikaziorako zerbitzu interaktiboak, hiritarrekin, komunikabideekin, enpresekin, sozietate zibilekin eta eragile publikoekin harremanetan jartzea ahalbidetzen dutenak eta, horrela, Biharteanen ekimenak eta politikak errazago kontsultatzeko bidea ematen dutenak.

Erabilera baldintzak

Biharteanen webgunea lege ohar honetan ezartzen diren arauak betez erabiliko dira. Webgunea erabiltzeak esan nahi du erabilera baldintzak onartzen dituzula.

Bihartean.com webgunea edo haren zatiak ezin izango dira erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu eta birsaldu egin, ez eta ustiatu ere, gure konpainiak berariaz onartuta ez dagoen helburu komertzial edo bestelako helburu baterako bada.

Materialak aldatzeak edo materialak beste helburu baterako erabiltzeak Copyright eskubideak haustea eta marka erregistratuaren beste eskubide batzuk haustea ekarriko luke.

Lege arrazoiengatik, agindu judizialaren bitartez informaziorik eskatzen badiote, Biharteanek eskatutako informazio hori Espainiako legeen arabera eskumena duten agintariei eman ahal izango die eta, behar ere, eman beharko die. Agindu judizial hori, erabiltzaileak legearen aurkako zerbait egin duen susmo sendoa duenean baino ez du emango epaileak. Kasu horretan, eta justiziari laguntzeko asmoarekin, Biharteanek erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa erregistratu ahal izango du, bai eta, besteak beste, konexioaren ordu zehatza eta erabiltzailearen izena eta pasahitzak ere, gero, legez beharrezkoa den agindu judiziala jaso ondoren, poliziari emateko. Dena dela, IP helbideak eta konexio orduak ez dira zerbitzu guztietan erregistratzen, bakarrik erabiltzaileren batek zerbitzua legearen aurka erabili ahal izan duen susmoa dagoenean erregistratzen dira.